BRUSELAN, ALTSATSUKO INJUSTIZIA SALATZEN JARRAITUKO DUGU

| 17 noviembre 2018 | Responder

Arratsalde honetan, Iruinean, Auzitegi Nazionalak orain dela urte bi zigortu zituzten gazteen gurasoak bere seme-alabek , sententzia bidegabeko ondorioz  espetxean daudela salatzeko jardunaldi bat antolatu dute. Joan den astean ekitaldi honetan parte hartzeko egin zidaten gonbidapena eskertu nuen. Zoritxarrez, aste buruan Bruselatik nabil eta beraiekin ezin izango naizelako egon. Horregatik hain mingarra den injustiziaren aurrean nire elkartasuna adierazteko bideo bat bidali diet. Goian duzue grabatutako mezua.

 

Ezer baino lehenago esan nahi dut guztiz bidegabe eta neurrigabe jotzen dudala Ohian, Iñaki, Adur, Jokin, Julen, Jon Ander, Aratx eta Ainarari  ezarri dioten zigorra. Argi eta garbi uste dut ez zaiela epaiketa bidezkoa egin. Lehenengo eta behin, Auzitegi Nazionalak epaitu zituen; hau da, epaitegi berezi batek. Zalantzarik gabe, auzia lapurtu zioten  kasu hau epaitu behar zuen epaileari. Ondorioz, irregulartasun horrek ekarri ditu ondoren etorri diren beste guztiak: bermerik eza, abokatuek aurkeztu dituzten proba guztiak mesprezatu izana eta, azkenik, gogorra bezain bidegabea izan den epaia. Egoera hartan, ezarritako zigorrak ez gaitu harritu, Epaimahaia ere inpartziala izan ez zelako.

Horrexegatik, Europako Parlamentu honetan, lau eurodiputatu, Marina Albiol, Josu Juaristi, Xabier Benito eta  ni neu, Zuzenbide Estatuaren kalitatearen presidente arduradunarekin  jarri ginen harremanetan arazo horien berri emateko eta Altsasuko zortzi gazteentzat zigor altuegiak eskatzen zirela esateko. Orduan jaso genuen erantzuna guztiz itxaropentsua izan zen. Batzordeak hitzeman zuen kasuari jarraipena egingo ziola zigorra , argi eta garbi, neurrigabea eta bidegabea bazen.  Baina epaia eman zenean, Batzordeak, beste behin ere, ez zuen ezer egin. Esaten dute ezin dituztela epaitu estatu kideen aginte judizialen epaiak. Baina salaketa han geratu zen , baita zentzugabekeria eta txapuza handia egin delako kontzientzia  ere.

 

Europan argi eta garbi utzi  dugu beti,halakoetan edo beste batzuetan,  ez dugula indarkeria kasuen inpunitatea defendatzen. Biktima guztiei zor diegu elkartasuna. Baina,  sendotasun eta irmotasun berberarekin kritikatzen ditugu zuzenbidea baliatuz eta, beren interesen mesedetan, zuzenbidea bihurrituz  auziak izapidetzen dituztenak eta epai judizialak egiten dituztenak,  zuzenbide penaletik eta ezagutzen den jurisprudentziatik kanpo. Praktika horien emaitza da, lehenengo eta behin, zigortuentzako eta beren senideentzako sufrimendu bidegabea ; bigarrenez, oso kasu berdintsuekin alderatuta ematen den diskriminazioa; eta, hirugarrenez, gatazka eta krispazioa eragiten duen faktorea. Giro horren erantzule  ere badira hainbat komunikabide, Manadako kideei  Ohian, Iñaki, Adur, Joki, Julen, Jon Ander, Aratx eta Ainarari baino errespetu eta berme handiagoak eskaini zizkietelako. Azken finean, lehenengo horietako batzuk “espainiar onak” dira, batzuk ejertzitoko edo Guardia Zibileko kideak, eraso sexual nazkagarri baten egileak  izan arren.

Baina,  ezin gara besoak gurutzatuta geratu, ekin egin behar diogu.  Esate baterako, senideek Bruselara egin zuten bisitak balio izan zuen  Europako Parlamenturaino Espainiako Auzitegi Nazionalaren edo Auzitegi Gorenaren bidegabekeriaren, arbitrarietatearen eta politizazioaren adibiderik argienaren aurpegiak eta begiak eramateko. Instantzia judizial bi horiek  sinesgarritasuna galdu dute Europan. Horregatik, orain arte bezala, zuen esanetara naukazue, zuen zerbitzura jartzen naiz Europako Parlamentuan behar direnak egiten jarraitzeko. Gorrotoaren,diskriminazioaren eta manipulazioaren ondorioak haraino eramateko. Benetan espero dut hurrengo hilabeteotan horren zigor neurrigabe, bidegabe eta lotsagarria zuzendu ahal izatea. Justiziatik eta zuzenbidetik baino, mendeku gosetik datorren epaia delako.

 

 

 

 

 

Tags: , , , , , , , , , , ,

Category: Blog

Deja un comentario

Plugin creado por AcIDc00L: bundles
Plugin Modo Mantenimiento patrocinado por: seo valencia