ANIZTASUNA ETA KALITATEA BERMATUKO DITUEN EUROPAR TURISMO MARKA

turismoeuskadi

Aste honetan, Estrasburgon, Europar parlamentuaren osoko bilkuran, Euskadiko turismoaren garapenerako benetan garrantzitsua den eztabaida planteatu da. Gauzak okertzen ez badira, hemen garatzen ari garen eskaintza, hau da, kalitatean, gure bisitariei esperientzia bakar eta ahaztezina eskaintzean oinarritzen dena, Europako marka bakarrak babestuko duen produktu mota izango da, eta horrek ere lagunduko digu gure eskaintza mundu zabalean ezagutzera ematen. “Europa kalitatezko turismoa”.

Benetan uste dut eskaintzaren kalitatea eta esperientzien konbinaketa bermatuko dituen europar marka bat finkatzea dela sektorea hurrengo urteotan sustatzeko giltzarrietako bat. Beste giltzarri nagusietako bat da teknologia berriak sektore honetako negozioen kudeaketa eta sustapenean erabiltzea,legealdi honetan Euskaditik teknologia berriak erabiltzeko zabaldu den estrategiarekin egin den bezala.

Hausnarketa horiek agertu ziren ostegunean Estrasburgon, europar turismoa mundu mailako merkatuan sustatzeko estrategiak diseinatzeko egin zen eztabaidan. Gaur egun gure kontinentea liderra da eskaintzan eta bisitari kopuruan, eta aurre egin behar dio hazten segitzeko eta bere eskaintza bidaiarien zaletasunetara egokitzeko erronkari; turistak, gero eta gehiago, esperientzia esklusibo bila datozelako.

Parlamentuan aurkeztu den testua landu dugu eta guk planteatu genituen zuzenketa gehienak testuan jasotzea lortu dugu .Ideia hau agirian planteatzen den moduari erreparatuta, zalantzarik gabe babestu behar dugu gure aniztasuna babestuko,sustatuko eta hedatzen lagunduko duen europar marka bat; horrez gain gure eskaintzaren kalitatea ere bermatuko duelako. Euskaditik txostenari egin zaizkion ekarpenak oinarritzen dira Euskadin sektorean irabazi den esperientzian eta Euskadiko turismoak izan duen garapen eta hazkundean. Euskadiko turismoaren eboluzioa, esperientziarik berritzaileenak eta on line kudeatzeko eta sustatzeko sistema Bruselan aurkeztu izan dira sarri, gaur goizean eztabaidatu den txostena prestatzen zen bitartean.

“Kalitatezko turismoa” europar markak babestuko dituen bidai eta zerbitzuei kalitate bermea emateko giltzarriak hauek dira: profesionalentzako prestakuntza homogeneoa, bikaintasunera eta berrikuntzara bideratuta; esperientzia kontzeptua sustatuko duten ibilbideen mugaz gaindiko konbinaketa, hori delako bidaiariek gero eta gehiago eskatzen dutena; gero eta inguru lehiakorragoan ikusgarri izateko gaitasuna, eta ahalegin horretan administraziorik hurbilenak inplikatzeko eta haien artean lankidetzan jartzeko beharra” .

Eskaintza egituratzeari buruzko gai horiek guztiak borobiltzeko, eta Eusko Jaurlaritzak Euskadin sektorea indartzeko zabaldu duen estrategia digitalarekin bat eginik, teknologiak daukan garrantzia ere planteatu nuen. Ezinbestekoa da ziberespazioak katalogo zentzudun, anitz eta fidagarria eskaintzea, on line salmentak bideratzea eta zerbitzu osagarriak esparru berean eskaintzea. Eta hori, gailu guztietarako prestatu behar da, eskuko telefonoetarako ere bai,jakina. Sektorearen sustapen eta kudeaketa digitala indartu behar dugu. Horrela baino ez dugu lortuko eskaintza guztia marka baten babesean jartzea eta gure lidergoari eustea. Horiek dira turismoaren sektorea babesteko, Europatik egin behar diren politiken lehentasunak.

Tags: ,

Category: Blog

Comentarios (1)

Trackback URL | Comentarios Feed RSS

Sitios que enlazan a este Post

  1. EN EL CIELO TAMBIÉN HAY FRONTERAS : IBB Europan / Europa según IBB | 11 noviembre 2015

Deja un comentario