EUSKO IKASKUNTZAK “EUROPAR HIRITAR” SARIA MEREZI DU

euskoikaskuntzamail

Aste honetan ixten zen 2016ko Europar Hiritar sarirako proposamenak aurkezteko epea. Guk aurten proposatu duguna izan da Eusko Ikaskuntza, euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak aztertzeko lana egiten duen elkartea. Epaimahaiak sari honen oinarri arauak kontuan hartzen baditu, benetan uste dut proposamen zuzena eta egokia dela. 

Euro-ganbera Europar Hiritar sari hau 2008 urtean hasi zen ematen, eta  aukeratuak izan ohi dira europar baloreen alde lan egiten duten pertsona edo erakunde apartak,  hiritarren eta Estatu kideen arteko integrazioa sustatzen dutenak edo Batasunaren baitan nazioen arteko lankidetza garatzen edo ahalbidetzen, eta Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Kartan ezarritako baloreak sustatzen dituztenak . 

Sari hau ematen hasi ginenetik, EAJ-ren eurodiputatu bik, Josu Ortuondo Larreak eta nik neuk, aurkeztutako proposamenek jaso dute saria, eta saridun izan dira euskal pertsonak eta erakundeak.  2009 urtean,esate baterako, Europar Parlamentuak José María Muñoari aitortu zion bere ibilbidean Europaren alde egin zuen lana. Muñoa urteetan izan zen Lehendakariaren ordezkaria europar gaietarako. 2013an, saria Euskaltzaindiak jaso zuen. 

Aurten espero dut Parlamentuak aitortzea Eusko Ikaskuntza erakundeak Europak ordezkatzen dituen baloreak lantzen eta aldarrikatzen dituela, besteak beste aniztasuna eta tokian tokiko hizkuntzen babesa. Gainera, mugaz gaindiko eta nazioz gaindiko erakundea ere bada. Bere lan esparru dira euskararen lurraldeak eta mundu osoan  bizi diren euskal erkidegoak. Beraz, europar erakundea izateaz gain, mundu mailako erakundea ere bada. Lau hizkuntzatan lan egiten du, Euskal Herriko hiru hizkuntza ofizialak eta Ingelesa erabiltzen dituelako. Ikusiko dugu zein dituen lehiakide, baina uste dut oso proposamen ona dela. 

Euskal Ikaskuntza da aitortza hori benetan merezi duen elkartea. Mundu osoan gutxi izango dira  Eusko Ikaskuntzak egiten duen lan paregabea egiten dutenak. Hautagaitza aurkezteko orduan proposatuaren merituak  1.500 karakteretan laburbiltzeko beharra suposatu digu. Guk horrela aurkeztu dugu: 

Eusko Ikaskuntza – Sociedad de Estudios Vascos, Erakunde zientifiko kulturala da, 1918an Euskal Herrian  Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Aldundiek sortua. Azterlan zientifikoak sustatzen ditu esparru guztietan. Bere lan eremua Espainia eta Frantzian (Beherea Basse Navarre, Zuberoa-Soule y Laburdi-Labourd) dauden euskal herrialdeek osatzen dute . Aldi berean, beste kontinentetan bizi diren euskal elkargoei buruzko ikerketak egiten ditu.Kide aktiboak ditu mundu osoan eta euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez lan egiten du. Elkarteak hamahiru ataletan eta hiru fundaziotan lan egiten du. Hori dela eta, erakunde diziplina anitza da eta  erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza eragiteko bokazio handia du 

Aurkezpena eginda, beste lan bat geratzen zaigu orain. Ikusiko dugu epaimahaikide nortzuk diren. Eta erabakia ikuspuntu objektiboenetik hartzea  bultzatuko dugu, hau da, erabakia har dezatela sariaren oinarri arauen arabera. Epaimahai gardena nahi dugu, emaitza, irizpideak eta hautagai bakoitza baloratzeko arrazoiak argi eta garbi esan ditzala. Zalantzarik ez dut baldintza horiek betetzen badira, Eusko Ikaskuntzak aukera asko dituela. Hemendik, bihotzez espero dugu Eusko Ikaskuntzak ere lortzea Euskaltzaindiak eta Jose Maria Muñoak jaso duten aitortza bera .  

Azken edizioan ez ziren objetibotasun eta gardentasun irizpide horiek bete. Horregatik,hain zuzen, saria  “Sociedad civil catalana” izenekoak jaso zuen. Saiatu egin naiz erakunde horrek  mugaz gaindi zer nolako lan egiten duen eta zein europar balore ordezkatzen dituen, elkartasuna nola sustatzen duen eta Bihartean-en proposamenari nola gailendu zitzaion azaltzea. Baina ez didate azaldu. Aurreko urtean mugaz gaindiko merkataritza ganbera  aurkeztu nuen. Bihartean Helburu Ekonomikoko Europar Elkartea da, Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganberaren eta Bayonne Pays Basque elkartearen artean sortua.

Bihartean eratu da Ganbera bi hauek kokatuta dauden herrialdean dauden enpresen mugaz gaindiko potentziala garatzeko helburuarekin. Erakundearen izena hitz elkarketaz sortua da  “bi ” eta ” artean”. Ez da gehiegi azaldu behar, hitzarekin azaltzen da helburua , hau da, lurralde horretan dauden enpresek etorkizuna partekatzea bilatzen dutela erabat globala  den merkatu batean . Ekimen hau garatu duten ganberen helburu nagusienetakoa da herrialde biontzako aukera ekonomikoak identifikatzea eta eskualde biotako sektore ekonomikoen  osagarritasuna  baliatzea. Helburua da, beraz,  nazioarteko merkatuei eskaintza bateratua aurkeztea. Eta horretarako, Gipuzkoako eta Ipar Euskal herriko enpresen arteko lankidetza bultzatzen eta sustatzen du. Hori bai dela mugaz gaindiko lana, Batasunaren helburuekin bat datorrena, elkartasun eta ongizate sustatzailea. Sociedad Civil Catalana izenekoak egiten du hori?  

Tags: , , , , , , , , ,

Category: Blog

Deja un comentario