ETXERAT, PRESOAK,BIKTIMAK ETA BERRADISKIDETZEA

EtxeratAste honetan parte hartu izan dut eurodiputatu  batzuek Etxerat taldearen ordezkariekin egin dugun elkarrizketa errondan. Zentzuzko jo dut elkarrizketa hauetan parte hartzea, gure egitekoa delako pertsona guztien oinarrizko giza eskubideak defendatzea, askatasunik gabe bizi diren pertsonena barne. Egin duguna, egiten ari gara eta egiten segituko dugu, gizabanako guzti-guztien oinarrizko eskubideen defentsarekin konpromiso irmoa  hartu dugulako. Gainera, onuragarria  eta positiboa iruditu zait hurbiltze hau. Garrantzitsua izan da niretzat  talde honetako kideak biktimen familiekin elkartzeko publikoki adierazi duten borondatea. Eta, benetan uste eta espero dut bide honetatik ere irekiko dela normalizaziorako bidea.

 Zalantzarik barik,  argi dago ETAko presoen sakabanatze egoera beren eskubideen eta senideen eskubideen kontrako erasoa dela. Zalantzarik barik, berriz ere, espetxeratu hauek diskriminazioa eta tratu bidegabea jasotzen dutela eta erabaki horrekin senideak ere zigortzen direla. Tratu horrek ez dauka inolako zentzurik, ez dago justifikaziorik. Baina, aldi berean, Teresa Jiménez Becerril lankidea bezalako pertsonei arrazoia emateaz gain, nire solidariotasun osoa adierazteko beharra daukat . Senide hauen mina ulertzeko handitasuna eta gizatasuna erakutsi zuen eta, aldi berean, eskatu egin zitzaien Etxerat erakundeko edo Ezker Abertzaleko baten batek esatea bere anaiaren erailketa basakeria izan zela eta I aki de juanak hilketa hartaz pozten zela eta  biktimen  min aurpegiek poztasuna eragiten  ziotela baieztatzean esan zituen hitz doilorrak deitoratzea. Nola ez dugu,  Maite Pagazaurtunduaren mina eta sentimendua ulertuko, Andoainen  neba hil ziotenean bizi zen giro itogarria gogoan? Indarkeriak itzuliko ez diren biktimak, etsipena eta gizagabetasuna eragiten du. Eta arazo horiek guztiak konpontzeko, ezinbesteko dugu erailketak   eurak eta sorburuan dauden gorroto eta fanatismoa arbuiatzen direla erakustea. Arlo honetan, politikaren gainetik dagoen zerbait dago, beste gai batzuen gainean ditugun desadostasun handi eta ugarien gainetik, halako  gaien aurrean, garrantzia galtzen dutelako .

 Baldintza horiek abiapuntu hartuta, iragan asteartean hartu nituen Etxerat-eko ordezkariak. Azaldu nahi izan nien gure helburua dela pertsona guztien eskubideak defendatzea. Euskadin izan dugun indarkeriak eragindako arazoei dagokienez, Euskadin Europar Parlamentuan lan egin izan dugu eta ETAren jarduera guztiak gaitzetsi ditugu bere indarrezko jarduna aktibo egon den bitartean, ETAren amaiera ere iragarri genuen Aieteko adierazpena Europan zabaltzen laguntzen dugulako eta ETAren indarkeriaren behin betiko amaiera  agurtu genuen eta une honetan ondo baliatu beharko genukeen aldi berria irekitzen dela defendatzen dugu.

 Era berean ekin diogu indarkeriak gure herriaren irudiari  eta indarkeriarekin batera asimilatu diren ideia politiko zilegiei eragindako kaltea borrokatzeko.  Euskadirentzat PEACE plana lortzeko  ahaleginean egon gara buru belarri. Horretarako, maila goreneko bilerak bultzatu eta ahalbidetu ditugu Euskadi eta Europar Batzordearen artean, Espainiako gobernuarengandik jasotzen dituztenen bestelako informazioak eta ikuspuntuak jaso ditzaten. Gainera, inplikazio hori osoko bilkuran defendatu dugu eta argi eta garbi salatu dugu PEACE egitasmorik ez dagoela espainiar gobernua horren kontra irmo agertu delako.

Inork ezin izango du zalantzan jarri azken urteotan guztietan Europa osoko biktimen estatusa hobetzeko egin dugun lana eta ahalegina. Maite Pagazaurtundua bera da horren lekuko, biktima elkarte guztiekin lan egin dugulako eta Europan gai horren inguruan dagoen legeria hobetzen lagundu dugulako .

 Etxerat-eko kideei era berean azaldu genien dispertsioak  beren eskubideak eta espetxeetan dituzten senideen eskubideak urratzen dituela uste dugula. Esaten duguna egintzen bidez egiaztatzen dugu eta behin eta berriz salatu dugu sakabanatze politika, eta Europar Batzordeari gogorarazi diogu politika hori Europak espetxe politikaren inguruan dituen irizpideen kontrakoa dela. Urte hauetan guztietan ez dugu arazorik txikiena izan espainiar epaitegi edo erakundeak salatzeko, eskubideak urratu dituztenean edo egintza arbuiagarriak burutu dituztenean. Horrek barnean hartzen ditu era guztietako salaketak, Egunkaria auzia eta Atutxa auzia, azken urteotan espainiar justizia  protagonista izan duen auzirik  erdeinagarrienetakoa. Era berean azaldu genuen alderdien ilegalizazioaren kontra geundela eta europar agintariei jakinarazi genizkien espainiar gobernuak Parot dotrinaren inguruan burutu zituen jarduerak. Azkenean erabaki judizial batzuen bidez amaitu ziren eta zorionez  ez ziren bete gobernuak Giza Eskubideen Europar Epaimahaiak emaniko ebazpena  ez betetzeko eman zituen aginduak . Ebazpenaren ondoren antolatu zen desinformazio kanpainak lotsagarri utzi zuen Espainiar erresumako Auzitegi Gorena. Lotsatzeko modukoa,benetan. Hala adierazi didate kideek euro-ganberako korridoreetan .

pregunta

 Era berean salatu dugu ez dela bete nahi izan Batasuneko estatu kideen barruan betetzen diren espetxe zigorrak kontuan hartzeko erabakia, eta behin eta berriz salatu dugu Espainiako botere judiziala ez dela bat ere independentea. Oinarrizko Eskubideen  Europar Kartak aurreikusten dituen oinarrizko eskubideak urratzen dituzten jarduera guztiak Europatik kontrolatzearen aldeko apustua egiten ari gara .

 Europar inteligentzia sisteman oinarritutako politika antiterroristaren aldeko apustu irmoa egiten dugu, Europa mailako fiskaltzarekin ; eta, aldi berean eskatzen dugu legea aplikatzea eta guztien giza eskubideak errespetatzea, preso dauden pertsonen giza eskubideak,barne. Terrorismoa borrokatzeko ez dira askatasunak murriztu behar. Borroka eta lan horretan sartu behar da ikerkuntza kriminalean ari diren erakunde guztien ezagutza eta esperientzia, Ertzaintza bezalako polizia taldeena barne. Azkenik, egia, justizia eta  ordaina  eskatzen dugu, espainiar trantsizio “bitxiak” ahaztu zituen emakume eta gizonena barne. Horregatik ari gara frankisten biktima guztiei ere justizia, egia eta ordaina emateko ahalegin irmoan .

 Europan uste dute ETAren indarkeriaren ondorioak ez direla zehar justiziaren bidez sendatuko. Betiko justizia behar da, ETA delako gatazka honen biktimak elkarrekiko erasoan aritu diren parteen arteko borrokaren ondorio direla pentsatzen duen bakarra. Hemen denek uste dute ETA  erasotzaile  izan dela eta bere biktimenganako ulermen eta solidariotasun handia dago, nik neuk ere  partekatzen dudana.

 Era berean uste da gatazka gainditzeko bidean ezinbestekoa dela  “dena da ETA” adierazpenaz baliatuta,  jarduera politikoengatik kondenatuak izan diren pertsonei  eskubideak urratzean eragin zaien kalteagatik ordaintzea, indarkeriazko  delituengatik espetxeratuta dauden terroristen kontrako salbuespen zuzenbidearekin amaitzea eta beren birgizarteratzea ahalbidetzea. Baina bide horretan ez litzateke txarto egongo  eragindako mina aitortzea.

Tags: , , , , , , ,

Category: Blog

Deja un comentario