EUROPAR PARLAMENTUAN EUSKARAREN SUSTAPENAREN ARRAKASTA AZALDU DUGU

Euskal delegazioa Francois Alfonsi Intergupoko lehedakariarekin.

Euskal delegazioa Francois Alfonsi Intergupoko lehedakariarekin.

Euskararen munduko eragile eta agintariek osatutako ordezkaritza taldea izan da gaur Europar Parlamentuan. EAEren ordezkari izan da Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikako Sailburuordea, Nafarroatik joan da Euskalkulturako kide Xabier Epalza eta Iparraldeko ordezkari izan da Allande Boutin Euskara Aholku Batzordeko kidea. Beraiekin batera egon da Andrés Urrutia Euskaltzaindiko presidentea. Euskal Herrietako ordezkariek aurkeztu dute Europan euskara biziberritzeko eta hizkuntza gutxitu baten hiztun kopurua handitzeko egin den lanaren arrakasta. Agerraldian, esandako hiru herrialde esparruetako politikak eta emaitzak alderatu dira eta hizlariek ondorio modura ezarri dute legezko babesa,hiritarren atxikipena eta hizkuntza politika konpromisoduna oinarrizko faktore direla desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzen biziraupena bermatzeko. Gaur agerraldi hau Estrasburgon antolatu dugu.

Euskal herrialdeetako lau ordezkariok  europar parlamentuaren barruan gutxiengo tradizionalen eta hizkuntza gutxituen intertaldean aurkeztu dir, lan talde honek nazionalitate eta hizkuntz gutxituen hiztunen eskubideak lotzeko ekimen bateratuak planteatzeko egiten dituen bileren markoan. Izan ere, nazionalitate eta hizkuntza gutxitu hauek dira Europar kontinenteko biztanle guztien laurdena.

Agerraldian  argi eta garbi  ikusi dira europar parlamentua  desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzen babesari buruz egin den txostenean EAJk eginiko zuzenketak sartzera eraman zuten arrazoiak. Zuzenketa horietan proposatzen zen  desagertzeko arriskuan dauden hizkuntza jotzea   berezko herrialdean galtzeko arriskutan   dauden hizkuntzak. Euskera da egoera horretan dagoen hizkuntza, bere herrialde zati batean galtzeko arriskuan dagoelako  . Euskara egoera horretan aurkitzen da azken hiru hamarkada hauetan EAEn hazkunde handia bizi izan duen arren. Horren aurrean, Nafarroan euskararen hazkundea gelditu egin da, eta Iparraldean atzerakada beldurgarria bizi izan du. Entzuleek euskal ordezkarien hitzaldien bidez jakin dute lehenago aipatutako faktoreek,  hau da, babes legalak, laguntzeko politikek eta gizartearen babesak,  euskara herrialde batzuetan euskal hizkuntzaren aurrerakada eragin dutela,  eta beren  gabeziak beste herrialde batzuetan gelditzea eta atzera egitea ekarri duela.

Patxi Baztarrika Hizkuntz Politikako Sailburuordea izan da hitz egiten lehena. Adierazi duenez Europan desagertzeko arriskuan dagoen hizkuntza berreskuratzea ez dela “utopia” bat, Euskararen kasuan egin denak erakuste duen bezala. EAEren kasuan euskaldun dira euskara herrialdeetan bizi diren biztanleen %72 eta euskaldunen % 87 biltzen ditu. Euskal hiztunen portzentajea  azken 30 urteotan % 0,5 igo da erritmo etengabean. Azken hamarkada bietan euskaldun kopurua EAEn  % 8 igo da, Nafarroako igoera % 2koa izan da  eta Iparraldean % 12 jaitsi da.

DSC02268 

Baztarrikak adierazi duenez gizartearen atxikimendua eta adostasun soziala faktorerik erabakigarriena da hizkuntz ez hegemonikoa biziberritzeko, eta ekimen hiritar hori,EAEren kasuan euskararen babes legalarekin batera eman da, herrialde osoan hizkuntza ofiziala delarik . Horrez gain, euskara bultzatzeko politikak egiten dira urtean 150 milioi euroko inbertsioaren bidez. Funts horiek erabili izan dira euskara hezkuntzaren maila guztietara sartzeko, erabilera medio publiko eta pribatuetan sustatzeko  , administrazioan eta esparru sozio-ekonomikoetan,kulturaletan edo ludikoetan bultzatzeko. Berretsi duenez “Gure gaurko erronka da biziberritzea eta erabilera sustatzea. Inoiz baino hiztun gehiagorekin ere,  gero eta jende gutxiagoren lehen hizkuntza bihurtzeko arriskua dugu”.

 Allande Boutin-ek euskarak Iparraldean pairatzen dituen arazoak azaldu ditu, hau da, aitortza legalik eta babesik gabe dagoelako. “Iparraldean euskaldun gara bertako hiritarren % 30a euskal hiztunak gara, baina garatutako politikek  gure hizkuntzarekiko interes eta prestigio falta eragiten dute. Prestigio eta interés hori berreskuratzeko egin behar da lan. Euskaraz bizitzen jarraitu behar dugu, herrikotasun izaera galdu gabe, eta arnasa eta argia eman behar zaio, ondorean hizkuntza bizia bihurtu dadin eta gazteentzat erakargarria eta erabilgarria egiteko. Euskaraz bizitzeak ez du esan nahi Frantsesari edo gaztelerari uko egin behar zaionik. Kontrakoa, euskal hiztunok elebidun edo hiru eledunak gara. Hori zorte handia da, etenik  gabeko iturri aberasgarria. Europa ireki, plural eta anizkoitza den honi  ekarpena egiten dio euskarak. Horregatik Allende Boutinek  euskararentzat estatutua eskatu du, europar hizkuntza den neurrian.

Bestalde, Xabier Epalzak Nafarroako gobernuaren hizkuntza politika salatu du, euskararen eta euskaldunen presentzia gutxitzea  helburu duelako, euskaldunak euren lurraldean arrotz sentiarazteraino.  Epaltzak esan du Nafarroan euskararen legea txarra bada , lege garapenak ez du helburu legea betetzea baizik ez betetzea europako parlamentuko gomendioei eta nafarroako parlamentuko erresoluzioei ere muzin eginda”.    Oinarrizko adostasun zabalena  lortzea ezinbestekotzat  jo du Epaltzak eta hizkuntza diskriminazio tresna bezala erabiltzeari uko egin behar zaiola.

 Hitzaldia Andres Urrutia Euskaltzaindiako Presidentearen eta Xarles Videgain Presidenteordearen hitzekin amaitu da. Oraintzu Europako parlemanetuan   saritua izan dan Euskaltzaindiaren mugaiz gaindiko izaera azaldu dute euren  hitzaldian. Bien artean erakundearen baloreak eta aniztasuna  azpimarratu dituzte batetik eta erakundearen funtzionamendu eta eraketa bestetik. Eusko Jaurlaritzatik , Nafarroako Gobernutik eta Espainako gobernuko kultura ministeritzatik  laguntza jasotzen  du erakundeak  hizkuntzaren  normalizazioan aritzeko.

Tags: , , , , , , , , ,

Category: Blog

Deja un comentario