EGUN BOROBILA

Zinaduraren ekitaldietan nire bulegoan Bruselan. Nire ondoan, E.U.D.ko presidentea Alfredo Gómez

Zinaduraren ekitaldian nire bulegoan Bruselan. Nire ondoan, E.U.D.ko presidentea Alfredo Gómez.

Gaur Bruselan aniztasunaren eguna ospatu dogu. Oso egun interesgarria eta aberatsa izan  da. Arratsaldean bideo honetan ikusi duzuen bezala E.U.D.eko Presidentearekin Alfredo Gómez gorren hizkuntzaren aldeko akordia zinatu dugu. Gure hurrengo kanpainan Europako hauteskudeetara begira beraien hizkuntzaz material gehiago argitaratuko dugu. Orain dela urte batzuk gure mitineetan zeinuen hizkuntzari itzultzaileak jartzen ditugu.

Fenetre Patxi 2013 010

Baita ere gaur goizean Euskadiko ordezkaritzan egon gara. Euskerak leio bat zabaldu du hemen Europan erdi erdian, gure hizkuntzaren ondarea plazaratzeko. Eta ekitaldia zoragarria izan da. Niri programa horretan Andres Urrutiaren aurkezpen bat eskatu zidaten, baino ateratakoa beste zerbait izan da zergatik niri, esker ona adierazteko mezua baino ez zait irteten. Gure hizkuntzak mundu globalizatuan behar eta merezi duen tokia aldarrikatzen du. Mundu ireki honetan kontrakoa  gertatzen dela ematen duen arren, gure berezitasuna, gure aniztasuna, aukera bihurtzen da gaur  mundu osoan. Euskaraz egindako “txioa” munduko bazter guztietara heltzen da , #mundiala kanpainaren bidez erakutsi den moduan. Hori ez da orain arte inoiz gertatu, eta benetan pozten gaitu. Herri nabigatzailea izan da beti gurea, eta mundu zabalean nabigatu dugu. Mendeak daramatzagu begirada zerumugan jartzen, ibilbide berrien bila,  portu berrietara iristen. Nire esker ona beraz, gaur eta hemen bildu zareten guztioi, ahalegin horretan gidatzen gaituen iparorratza hobetzeko egiten duzuen lanagatik.

Francois Alfonsi Eurodipoutatua beste hizlaria izan zen baino arazo familiar bategatik ezin izan du parte hartu jardunaldian. Horregatik niri beraren txoztenari buruz laburpen bat egitea tokatu zait ere. Ekitaldi honetan Patxi Baztarrikak euskararentzat Europako estatus bat eskatu dueta denon artean Euskara ondare unibertsal bat dela esateko baliatu gara.

Bide horretan iparra Euskaltzaindiak berak jarri du, nabigatzaile onaren antzera, ia ehun urtetan haizeak eta itsasaldiak gainditzen  jakin duelako. Mugaren alde bietan egin duen ibilbideak erakusten dizkigu gaur  globalizazioa gizonek  eta emakumeek egiten dutela. Ondo ulertu izan du Kultur ondare unibertsala defendatzeko eta babesteko lanari ez zaizkiola mapetako marrak  arduratzen. Ezberdinen arteko akordio esparrua da, eta oztopoak gainditzeko esfortzua egin zuten.  Testigantza bizia, intolerantziak aniztasuna onartzen ez duen arren, errealitatea menderatzerik ez duela erakusten duena. Goiari eutsi zioten egoera zailenean ere, Francoren diktadurak iraun zuen bitartean. Eboluzio baten historia da eta, zalantzarik gabe, ziberespazioan aukerak badaude, palanka indartsuak badaude paperari laguntzeko,testigantza emateko, eta ezagutza biltzeko eta zabaltzeko.

Andres Urrutia presidentea, duela aste batzuk, Bruselan izan zen ” Europar hiritar saria” jasotzeko. Ibilbide bat aitortzeko eman den saria, duela ehun urte inguru, ameslari batzuek gaur batzen gaituzten europar balioak lantzen hasi zirela azpimarratzen duen saria. Ameslari haien ondorengoek ere ideia ulertu, erronka onartu eta arrakastaz ari dira erronka hori gainditzen. Andresek eta bere taldeak lekukoa hartu eta etorkizunerako bidean jarri dute. Horrek  guztiak eraman nau gaur, nire aurkezpen hau  eskerrak emateko adierazpen bihurtzera. Euskara herrietako hiritar naizen aldetik , nire esker onik beroena Euskaltzaindia  egunez egun zabalik mantentzeko egiten duzuen lanagatik, Euskaltzaindia baita, gure hizkuntza zaharreko hitzak mundu globaleko egintza bihurtzen dituen lantegia.

Eta eguna bukatzeko Iñaki Irazabalbeitiak ekarritako euskaltzaleen taldearekin egon naiz legebiltzarrean. Hizkuntza aniztasunaren egun boribila.

Tags: , , , , , , ,

Category: Blog

Comentarios (1)

Trackback URL | Comentarios Feed RSS

  1. TxoLLLLL dice:

    Buongiorno neska por aqui dando una vueltitaaaaa … oye que bueno los dos!!! ,vaya bien si enseñasen en clase ,para los niños podria ser algo interesante,diferente como un juego, pero no se yo eh? ya saldria algun proWert con alguna toallada.
    Musus

Deja un comentario