MI TRAYECTORIA PROFESIONAL / NIRE IBILBIDE PROFESIONALA

izas_trayectoria

Soy licenciada en derecho por la Universidad de Deusto, master en gestión de empresas (UPV) y secretaria interventora del ayuntamiento de Kortezubi. Fui concejala y he trabajado también en los departamentos de Cultura e Interior en el Gobierno Vasco. Nunca pensé que llegaría a ser presidenta del Parlamento y fui la primera mujer que asumió este cargo. No accedí a él del modo más agradable ni en las mejores circunstancias, pero he tratado de apostar por la serenidad, los valores y el compromiso ético y la innovación de la política, pensando en las personas, humanizando la política. Para ello me he esforzado por fomentar unas relaciones de normalidad con la ciudadanía y entre nosotras y nosotros. Además he tratado de abrir puertas y ventanas para que la gente sepa lo que hacemos en el Parlamento y sienta de verdad que esta es la casa de todas y todos.

Una de las cosas que no me deja de sorprender es lo que se fija la gente en el aspecto de las mujeres que nos dedicamos a la política, algo que no sufren los hombres. Me hacen muchos comentarios sobre la ropa que llevo. La verdad es que huyo de las marcas y procuro comprar barato. Me gusta ajustarme las prendas, darles un toque personal y trato de conseguirlo a base de imaginación, aguja e hilo.

Zuzenbidean lizentziatua naiz Deustuko Unibertsitatean, enpresen kudeaketan masterra egin nuen (EHU) eta Kortezubiko udaleko idazkari eta kontu-hartzaile naiz. Zinegotzi izan nintzen eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Herrizaingo sailetan ere egin nuen lan. Inoiz ez nuen pentsatu Legebiltzarreko lehendakari izatera iritsiko nintzenik, eta kargu hori hartu zuen lehenengo emakumea izan nintzen. Ez nintzen postu horretara modu atseginenean edo baldintza egokienetan iritsi, baina saiatu egin naiz lasaitasunaren aldeko apustua egiten, balioen eta konpromiso etikoaren eta berrikuntza politikoaren alde, pertsonengan pentsatuz, politika gizakoia eginez. Horretarako, herritarrekiko harremanetan normaltasuna sustatzeko esfortzua egin dut eta baita gure artean ere. Gainera, ateak eta leihoak irekitzen saiatu naiz, jendeak jakin dezan Legebiltzarrean zer egiten dugun eta benetan senti dezan hau guztion etxea dela.

Oraindik harritu egiten nauen gauza bat da jendeak politikaren alorrean dihardugun emakumeon itxurari zenbat begiratzen dion. Hori ez dute gizonezkoek jasan behar. Aipamen asko egiten dizkidate soinean daramatzadan janzkiei buruz. Egia esan, marketatik aldendu egiten naiz eta merke erosten saiatzen naiz. Janzkiak egokitzea gustuko dut, ukitu pertsonala ematea, eta imajinazioarekin, jostorratzarekin eta hariarekin lortzen saiatzen naiz.

Compartir
    Plugin creado por AcIDc00L: key giveaway
    Plugin Modo Mantenimiento patrocinado por: seo valencia